Aperregi

Zuiako haranean dago, Murgiatik 5 km-ra. Bitoriano herria zeharkatuta, Aperregira iritsiko gara. Gaur egun, 44 biztanle daude erroldatuta, eta gehienek abeltzaintzan jarduten dute.­

 

Bertara hurbiltzean, Aperregi osatzen duten baserriak bilduta daudela ikusiko ­dugu, eta horietako bakoitza gainerakoekiko independentea dela, nahiz eta, bide- eta zidor-sare zabal baten bidez, elkarri lotuta dauden.aperre1

Ganalto mendiaren hegalean, Burdinazko Gurutzea dago, 7 metroko altuerakoa eta 2003ko azaroan zaharberritua. Beste aldean, Oroko Andre Mariaren Santutegia dago, XII. mendekoa; interes handikoa da erlijioaren aldetik (Oroko Andre Maria haraneko zaindaria baita), baina baita paisaiaren eta kulturaren aldetik ere, bertatik oso bista ederrak ikusteko aukera baitute bisitariek. Halaber, antzinatasuna eta kontserbazio-egoera aintzat hartuta, merezi du herriko beste zenbait eraikin aipatzea.

San Esteban eliza da gehien nabarmentzen den eraikina, inguruko herrien bereizgarri den kanpai-hormari esker. Goragune txiki batean dago, eta, beraz, gainerako eraikinak haren babesean daude. Duela gutxi zaharberritutako harraska-iturria ere aipatzekoa da.aperre2

Eta ez dugu inguruko burdinola zaharra ahaztu behar; La Encontradako etxe-multzoan dago, eta harrizko zubi bat igarota iristen da horretara; gainera, merezi du burdinolaren inguruan ibilaldi bat egitea.