Altube

Zuiako ipar-mendebaldean dago, Gasteiz eta Bilbo arteko errepidean. Ametzaga Zuiatik hiru kilometro eta erdira dago. Altube gaineko baserriek (Marakalda izeneko barrutikoek) eta mendatean zehar Amurrioko bidegurutzeraino daudenek (Ziorraga auzoa) osatzen dute. Gaur egun, 32 biztanle ditu.