Ekintzak

“Erronka berriak Araban genero indarkeria borrokatzeko eta gainditzeko”

Indarkeria matxistaren aurkako borrokan Araban

Pasa den azaroaren 11n  Zuiako udaletxeko areto nagusian “Erronka berriak Araban genero indarkeria borrokatzeko eta gainditzeko”  jardunaldia egin zen.

Aretoa bete egin zen eta 55 pertsona inguru bildu ginen entzuteko, ezagutzeko eta hausnartzeko Arabako eta lurraldeko kuadrilletako, beraien artean Gorbeialdeko, genero indarkeriaren egungo errealitateari buruz.

‘Sortzen’ aholkularitzako Norma Vazquezek eta  bere lan taldeak Arabako Lurralde Historikoan gertaturiko indarkeria matxistaren diagnostikoa egin dute, eta Normak berak horren aurkezpena egin zuen.  Gainera, besteak beste, Antonia Blanco Briosca, Arabako Lurralde Historikoko ordezko epailea ere gure artean egon zen. Eta baita Jose Miguel Fernandez Lopez abokatua, zigor zuzenbidean eta genero indarkerian aditua eta Clara Canpoamor elkarteko ordezkaria ere.

Gorbeialdeko Kuadrillako Berdintasun zerbitzuaren eta Zuiako Udalaren izenean eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsona guztiei. Arabako Foru Aldundiak eta Clara Campoamor elkarteak egindako lana ere azpimarratu nahi dugu, jardunaldi hau Zuiara ekartzeko aukera emateagatik.

 

Irakurri

LGBTIren aldeko kanpaina

Ekainaren 28an LGTB kolektiboaren nazioarteko eguna dugu eta berdintasun zerbitzutik ekintza berezi bat jarriko da martxan egun ospatu nahian.  

Izan ere,  oraindik ere lan asko egiteko dago arlo honetan eta lanetako bat da hezkuntza. Hori lortu nahian, ekainaren 28ko astean eskuragarri izango duzue liburutegian eta baita udaleko web horrian ere berdintasun eta LGTB kolektikoari buruzko ipuin eta liburu gidatxo bat.

Gida honetan agertu egingo dira, ze liburu dauden eskuragarri liburutegian berdintasun eta LGTB kolektiboaren inguruan  eta ez daudenak baina eskatu ahal direnak Euskadiko liburutegi sarearen bitartez, oso gomendagarriak direlako.

Honen bitartez lortu nahi dena da, umeak, gazteak eta helduak berdintasuna gauzatzen duten, familia eredu berriak eta genero rolak apurtzen dituzten liburuak eskura izatea.

Irakurri

Jaietan eraso sexisten kontrako kanpaina

.

Jadanik, uda hemen dugu eta horrekin batera  Kuadrillako herrietako jaiak

Askotan jai eta dibertsioak neska eta emakumeen aurkako eraso sexistak burutzeko aitzakia eskaintzen du. Uda eta jaietan eraso hauen hazkunde nabarmena izaten da.

Datu zehatza da, jaietan eta batez ere, gazteen artean, “indar gutxiko” izeneko erasoak izaten direla, ahozko erasoak, nahi ez diren zirri eta behin eta berriz ukitzeak jai-eremuetan. Askotan, erantzuna ematera ausartzen diren neska gazte askok krikatuak izaten dira. Erasotutako emakumeen autoestimua, segurtasun irudipena eta beraien eskubideen gozamena murrizten dira. Arazo honen iturria botere harreman ezberdinak dira, gizarteak gizon eta emakumeei bestelako tratua ematen die.

Aldarrikapena indarrean mantendu behar dugu, jaietan ere, eraso sexistarik ez, jaiak berdintasunez gozatzea emakumeen eskubidea da, inolako erasorik pairatu gabe. Eraso matxista jaia ez ezik guztion arteko elkarbizitza ere ulertzeko era okerra da. Gure herri eta gure jaietan eraso sexistarik ez gertatzea lortu behar da, eta horretarako gizarte osoak ahaleginak burutu behar ditu.

Hau guztia errealitate gatz izanik, Gorbeialdeko kuadrillako berdintasun arloa martxan jarri du prebentzioa eta sentsibilizazio kanpaina Emakunderen laguntzarekin. Kasu honetan jai eremuetan gazteei zuzendutako kartelak jarriko dira ondorengo leloarekin: KALEAK, GAUAK ETA JAIAK GEUREAK DIRA !

Irakurri

Laura Valleren hitzaldia

Pasaden hilabetean Laura Valle, Ametzagako emakume zientzialariaren hitzaldia izan genuen eta oso arrakastatsua izan zen.

Laurak, beste bizipenei buruz hitz egin zuen emakume zientzialari moduan, emakume izateagatik dituen oztopoak eta karga sozialei buruz, bere lanari buruz….

Benetan interesgarria izan zen.

 

Eskerrik asko Laura. 

Irakurri