Berdintasun zerbitzua

Berdintasun zerbitzua, bere jarduera burutu egiten du Gorbeialdeko Kuadrillako herri guztietan. Bere artean, Zuia.

Bere helburu nagusiak hauexek dira:
• Genero perspektiba udal politika publikoetan txertatzea ( normatiba, diru-laguntzak, aurrekontuak, planifikazioa, hizkuntz ez sexista…)
• Diru laguntza publikoen kudeaketa
• Emakumeen berdintasuna eta jabekuntza inguruko ekintzak gauzatzea
• Erremientak eta baliabideak hurbildu, ikasketa zentroei, liburutegiei, gaztelukoei, ludotekei….
• Emakumeen parte hartzea sustatu eta hauen parte hartzea, elkarte edo erakundeetan
• Adin desberdinei bideratutako emakumeen indakeriaren kontrako sentzibilizazio kanpainak bideratu: emakumeei, gende gazteari, etorkinei….

Gorbeialdeko Kuadrillan maiatzaren 14an ospatutako batzarreko juntan onartu egin zen Gorbeialdeko Kuadrillako emakume eta gizonen berdintasunerako I Plana (2019-2022). Honek suposatzen du, gaur egun eta lehen aldiz Gorbeialdeko udal guztien berdintasun Plana izatea.

2018. urtean zehar Aramaioko, Legutioko, Zigoitiko eta Zuiako berdintasun Planen ebaluazioa egin zen eta baita Arratzua-Ubarrundiko eta Urkabustaizko politiken ebaluazioa-diagnosia ere. Behin dokumentu hau izanda, Plana egiteari ekin zitzaion parte-hartze sozial, politiko eta tekniko handiarekin, bileren, tailerren eta formakuntza desberdinen bitartez lortua.  

Kuadrillako I. berdintasun Plan hau, hurrengo 4 urteetako berdintasun politiken ardatz eta erremienta izango dugu, hau lau ardatz nagusietan antolatuta dago: gobernu ona, emakumeen ahalduntzea, bizitzaren jasangarritasuna eta indarkeria matxistarik gabeko bizitza, giza eskubideen ikuspegitik.

Harremanetarako:

berdintasuna@gorbeialdea.eus

945430167

Ordutegia:

Txandakako ostiraletan 8:00- 15:00 Zuiako udaletxean