Udal Albisteak

Badator LARRINAGA ZX KANPUSA

 

  • Datorren asteburuan, Sarriako aterpean, 28 neska-mutilekin
  • Besteak beste, Zuiako Udalak bultzatutako ekimena da

Murgia, 2018ko irailaren 12a_ Datorren asteburuan, irailaren 14tik 16ra, gazteentzako Larrinaga ZK I Kanpusa egingo da Zuian. Espainiako Txapelketa 5 aldiz irabazi duen txapeldunak, Javier Ruiz de Larrinagak, gidatutako ekimena da hau, hain zuzen ere. Proiektuak, besteak beste, Zuiako Udalaren babesarekin kontatzen du, gure udalerrian kirol minoritarioen alde eta gazteei zuzendutako ekintzen alde bultzatzen dugun politikaren barruan.

Hori dela eta, hiru egunez, Sarriako Iñaki Goikuria Aterpean bildutako 28 gaztek ziklo krosseko teknika ikasiko dute Ametzagako txapeldunaren eta txirrindularitzako beste aditu batzuen eskutik. Eta, jakina!, gozatu ere egingo dute, beraiek eskinitako tailer, jolas eta eskola praktikoekin.

 

Irakurri

PALATU POLIKIROLDEGIA_ ikasturte berria

 

2018-2019 kirol ekintzen programazio berria martxan dago jada. Aurten, gainera, eskaintza zabal batekin, adin eta gustu ezberdinetako pertsona guztiei zuzenduta.

Klaseak urriaren 1ean hasiko dira. Adi egon, beraz, izen emate prozedura, zozketa eta ordainketa epeei. 

Data garrantzitsuenak hurrengo hauek dira:

- AURREKO IZEN EMATEAK: irailaren 1etik 12ra arte (biak barne)

- ZOZKETA : irailaren 13an, arratsaldeko 15:00etan

- IZEN-EMATEK ORDAINTZEA: irailaren 14tik 20ra arte (biak barne)

- HUTSIK GERATUTAKO IZEN-EMATEAK: irailaren 21etik aurrera

Hurrengo pdf dokumentuetan xehetasun guztiak aurkituko dituzu (informazioa + izen-emate orria). Eta baita Palatu Polikiroldegian ere.

 

Irakurri

GARBIGUNE MUGIKORRAren EGUTEGIA (2018ko uztailatik abendura)

 

Garbigune Mugikorra edo Puntu Berdea etxeetan, eta denda eta enpresa txikietan sortzen diren hondakin bereziak biltzeko Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua da. Hondakin hauen ezaugarriak direla eta, ezin dira bota hiri-hondakinak jasotzeko ohizko edukiontzietan.

Zerbitzu honek zenbait edukiontzirekin bi kamioi ditu eta herrigune guztietan (guztira 342 herri) ematen da, aldez aurretik iragarritako egutegi baten arabera (Gasteizko udalerrian eta dagoeneko garbigunea duten herrietan izan ezik). Beraz, Zuiako herriak zerbitzu honen barne daude.

 

Noiz egoten da Puntu Berde Mugikorra nire herrian?

Kontsultatu "Ordutegia herrika" behean dagoen EGUTEGIA_GORBEIALDEA pdf dokumentuan.

 

Nork erabil dezake?

- Etxebizitzak

- Denda eta zerbitzu txikiak

- Ostalaritza

- Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiak

- Enpresa txikiak. Hauek, beren ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen EZ diren hondakinak bakarrik utz ditzakete; izan ere, prozesu horren ondoriozkoak baimendutako kudeatzaileen bitartez kudeatu behar dituzte, ingurumen arloko araudia betez. Adib.: Autoen tailer batek bonbillak utzi ahal izango ditu; pneumatikoak, ordea, ez. Era berean, elektrikari batek pneumatikoak utz ditzake baina bonbillak, aldiz, ez.

 

Noiz erabili?

Puntu Berde Mugikorraren iristea gutxienez 7 egun lehenago iragartzen da herriko kaleetan informazio-kartelak jartzen. Kartel hauetan irsiteko eguna eta ordua jartzen da, horrela, interesatuek nahiko astia dute beren hondakinak biltzeko.

Zerbitzua asteazkenetik igandera bitartean (biak barne) ematen da, hainbat herritan izaten da egunero.

Kamioia izaten da herriaren erdialdean, iragarki kartelaren ondoan, erabiltzaileek puntura eramaten dituzten hondakinak jasotzeko, informazio liburuxkak banatzeko, zalantzak argitzeko eta abarretarako.

 

Biltzen diren HONDAKINAK

• Tamaina ertain/txikiko hondakin berrerabilgarriak; beraz, BIGARREN BIZITZA proiektuan erabil ditzakete.

• Aerosolak produktuarekin

• Sukaldeko eta motor olioa 

* Bateriak (nikel-kadmio, berun, litio ioi…)

• Bonbillak eta fluoreszenteak

• Tonerrak eta hondakin informatikoak

* Bideo zintak, kaseteak, CDak eta DVDak

• Aerosol ontziak hutsik

* Nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen ontziak

* Etxeko hondakin arriskutsuen ontziak (garbiketa-produktuak...)

• Jostailuak

• Pneumatikoak  (1,20m baino gutxiagoko diametroa)

* Tamaina txikiko metal eta zurezko tresnak

• Botoi-pilak, pila alkalinoak, eta grafito-pilak tamaina desberdinetakoak

* Pinturak, bernizak eta disolbatzaileak (halogenatuak eta ez halogenatuak)

* Iraungita dauden landare-osasunarentzako produktuak

• Erradiografiak

• Hondakin elektriko eta elektronikoak (etxetresna elektriko txikiak)

• Hondakin informatikoak (ordenagailuak, teklatuak,...)

* Etxeko hondakin arriskutsuak (garbiketa-produktuak...)

• Arropak, oinetakoak, oihalak…

Onartzen den kantitate maximoa jakiteko Garbigune Mugikorrean hondakinen sarrerako protokoloa dokumentua kontsulta ezazu behera kargatzeko eremuan.

Beste motatako hondakina alde batera utzi behar izanez gero, edo kantitatearen muga gaindituz gero, eskaera berezi bat aurkeztu behar da. Kargatzeko eremua kontsultatu.

 

Biltzen EZ diren HONDAKINAK

• Aurreko zerrendan ez dauden hondakinak

• Enpresen ekoizte prozesuaren ondorioz sortzen diren hondakinak

* Hondakin erradioaktiboak

* Hondakin biosanitarioak

• Animalia hilak

• Hondakin arriskutsuak gaizki dauden ontzietan

• Hondakin leherkorrak

• Bereizi gabeko hondakinak edo ezezagunak

* Garbigune mugikorrean jasotzean, pertsonentzat,ingurmenarentzat edo herri- ondasunentzat arriskutsuak izan daitezkeen hondakinak edo zerbitzu honen erakundeari arazo larriak eragiten dizkiotenak.

Info gehiago Aldundiko webgunean aurki dezakezu: https://bit.ly/2KRc9aZ

 

 

Irakurri

CX LARRINAGA CAMPUSA

 

Javier Ruiz de Larrinaga txapeldun zuiarraren eskutik, eta besteak beste Zuiako Udalaren laguntzarekin, CX Larrinaga Campusa jaio da.

Sarriako aterpean egingo da, iraileko bi asteburu jarraian: hilaren 14tik-16ra gazteentzat eta 21etik-23ra adin ezberdinetako zaleentzat. MMR-Spiuk taldeko Larrik, bere lankideek eta ziklo-kroseko beste aditu batzuek eskola teknikoak, tailerrak, jolasak eta hitzaldiak eskainiko dituzte.

Izena emateko epea zabalik. Ez galdu aukera!!!

 

Info gehiagorako:

www.ruizdelarrinaga.com

https://bit.ly/2Kt13aV

Irakurri

JAIETAN ERE, BELDUR BARIK JARRERA

Urtero bezala  “Jaietan ere Beldur Barik jarrera/ En fiestas también actitud Beldur Barik” kanpaina jarri da martxan Euskadi osoan zehar Emakunde, Aldundien eta EUDELen laguntzarekin, jai inguruetan edozein motatako eraso sexisten kontra lan egiteko, eta zuzenduta emakumeak ez garela ausartak izan nahi ideiari, askeak baizik.

Esparru hau lantzearen beharra Gorbeialdeko berdintasun Foroan azaldu zen, non mugimendu feministaren ordezkariak, elkarteak, emakumeak modu pertsonalean eta berdintasun zerbitzua biltzen dira, berdintasun politikak planifikatzeko.

Udan zehar, ekintza desberdinak planifikatu dira Gorbeialderako eta Zuiarako. Jakinaren gainean izango zaituztegu!

Informazioa gehiago: http://beldurbarik.org/eu/beldur-barik-jaiak-2017

 

Irakurri

Ekainak 30: ZUIA EUSKARAZ EGUNA

Larunbat honetan (ekainaren 30ean)n izango da aurtengo ZUIA EUSKARAZ itxiko duen egun handia.

Egun osoko egitaraua izango dugu, denon gozagarri. Hala ere, 11:30etatik aurrera Bea Murgia plazan egingo dugun EUSKARA, ZUIAKO PLAZARA ekitaldia izango da egunaren erdigunea. Bertan, besteak beste, udazkenean etorriko den Euskaraldiaren hamaikakoaren aurkezpena egingo dugu.

Talde antolatzaileak, ohar hau ere luzatu nahi dizue: etor zaitezte okasioak eskatzen duen bezala jantzita. Hau da, elegante! ;D
 

Irakurri

EUSKARALDIA: gure webgunean jaso dezakezu Gorbeialdean egiten ari garenaren berri

2018aren amaieran olatu eder bat dator. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, hamaika egunez, euskaldunak aktibatzeko ekimen erraldoi bat ari dira antolatzen Euskal Herri osoko euskaltzaleak, Euskara Elkarteen Topagunearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Eta, Zuian ere, Gorbeialdeko gainerako udalerriekin batera, olatu hori hartzera goaz. Guzti horren berri izan nahi baduzu, estreinatu berri dugun webgunera jotzea besterik ez duzu:

http://gorbeialdea.euskaraldia.eus/

Irakurri

Badator 2018ko ZUIA EUSKARAZ

Ekainarekin batera iristen da gurera Zuia Euskaraz. Helburua, argia: udalerriko eragileekin elkarlanean, euskarak gero eta esparru  gehiago irabaztea.

 

Irakurri