
GORBEIALDEKO KUADRILLAKO MUSIKA TOPAKETA
Apirilak 7, Izarran, 10:00etatik 14:00etara Gorbeialdeko Kuadrillako musika topaketa ospatuko dugu!
Zatoz musikaz gozatzera!!


DOMAIKIAN BIZI NAHI? Administrazio Batzarrak etxebizitza bat alokatzen du
- Erregimen orokorreko etxebizitza babestua, berri-berria, gizarte alokairuan
Domaikiako Administrazio Batzarrak eraberritu du, Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzarekin, eta gizarte alokairuan jartzen du orain. Etxebizitzak 66 m2 ditu, bi logela, egongela, eta sukaldea eta bainugela hornituak, garajea eta lorategi txiki bat . Gainera, eraikin pasiboa da.
Interesatuta egonez gero, eman izena Etxebiden, www.etxebide.euskadi.eus/, 2019ko apirilaren 15a baino lehen.
Lehentasuna izango dute Zuian erroldatuek eta guraso bakarreko familiek.
Pdf dokumentuan errentamenduan adjudikatzeko prozeduraren xehetasun guztiak dituzu.

Badator... KORRIKA KULTURALA!!
Apirilaren 10eko gauean (asteartetik asteazkenerako gauean), 03:20ak inguruan pasako da Korrika Zuiatik.
Bitartean, KORRIKA KULTURALA martxan dago: martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran, hainbat jarduera izango ditugu, Zuiako euskara lan taldeak antolatuta, Murgiako administrazio batzarraren eta Zuiako gaztetxearen laguntzarekin. Erantsitako irudian duzue egitarau osoa.
Hasi motorrak berotzen!!



KLIMA-ALDAKETA PROTAGONISTA ZUIAN, TROKOLO TEATROAREN ESKUTIK
Klima Aldaketa arazo larria eta erronka handia dela eta, Trokolo Teatro konpainiaren eskutik "Bertan kasu egin edo banoa" antzezlana ikusteko aukera izango dugu Zuian.
Emanaldia #AsteKlima, martxoaren 1etik 10rrera Euskadin egingo den Klima Aldaketa Astearen barruan izango da.
Gaztelaniaz · Publiko guztietarako · Sarrera libre



BILBORAKO AUTOBUS BERRIA MURGIATIK
2019ko martxoaren lehenetik (ostiralez) 'La Unión' enpresak beste autobus bat jarriko du Gasteiztik Bilbora (Termibus). Goizeko 6:45ean abiatu eta Murgiatik 7:00etan igaroko da, gutxi gorabehera.
Autobusa Domingo de Sautu kaleko geralekuan (udaletxearen ondoan) eta Ametzagan (Bilborako markesinan) geldituko da.
Informazio gehiagorako:
- Bilbo: 94 427 11 11
- Gasteiz: 945 26 46 26
- bonos@autobuseslaunion.com
.jpg)






