ZUME BIZIA: jolasgune berdea Palatun

Zuiako Udalak eta GARAION sorginguneak jolasgune berri bat sortzeko asmoa dugu Palatu kiroldegiaren atzealdeko berdegunean. Horretarako, ZUME BIZIA erabiliko dugu. Hau da, zumea landatu egingo dugu, eta, malgua eta moldagarria denez, egitura bat sortuko dugu, guk nahi dugun modukoa.

Hori guztia egiteko, zure laguntza behar dugu:

- Batetik, EGITURAREN DISEINUA egiteko saio batean parte hartzeko. Hori, martxoaren 13an, larunbata, 11:00etan Jai Alai frontoian izango da.

- Eta, bestetik, ZUMEAREN LANDAKETA EGUNEAN laguntzeko, martxoaren 19a, ostirala, 10:00etan Palatu kiroldegian.

Animatuko zara?

Adin guztiei zuzendutako jarduera da, eta COVIDaren inguruko segurtasun protokoloa zorrotz beteko da: jarduerak aire zabalean egingo ditugu, lauko taldetan, higiene- eta distantzia-neurri guztiak beteta.

Parte hartu nahi baduzu, bete ondorengo formularioa martxoaren 9a baino lehen, mesedez:

https://forms.gle/3rCXeuBttjfvo1dD9