Sentipenak Askatu Festibala

LGTBI pertsonen eguneroko bizitzan dagoen errealitate anitzaren ikusgaitasuna sustatzea, aske bizitzeagatik eta euren sexu-orientazioa edota genero-identitatea agertzeagatik paira dezaketen edozein motatako bazterkeria ekiditeko. Gizartean aniztasunarekiko eta bizimodu desberdinekiko errespetua bultzatu nahi da.

Arabako Berdintasun Teknikarien Sarearen iniziatiba hau, Arabako Foru Aldundiarekin batera, Sentipenak Askatu Festibala antolatu dute, Yogurinha Borova artistaren laguntzarekin, bere Sentipenak Askatu abestia Festibalaren oinarria izango baita.

SENTIPENAK ASKATU FESTIBALAREN OINARRIAK: Bidal iezaguzu bideo labur bat, gehienez minutu batekoa, Yogurinha Borovaren Sentipenak Askatu abestia oinarri hartuta. Bideoan, dantzatu, abestu, playbacka, tik tok erabaili… edo bururatzen zaizuna egin dezakezu, irudimena askatu!

  • Parte hartzen duzuenen artean Sentipenak Askatu kamisetak zozketatuko dira eta Yogurinha Borovarekin solasteko aukera izango duzue. Bideo bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio kamiseten zozketarako.
  • Parte hartzaileak adin guztietakoak izan daitezke, banaka, taldeka edo familian. Adingaberik balego esteka honetan publico/upload/Autorizacion%20menores-Adingabeko%20baimena.pdfjasotako baimen orria beteta bidali iezaiguzu aipatutako helbideetara zuen bideoekin batera.

Bideo guztiak LAIAplazan publikatuko dira.

http://www.laiaplazara.eus/aurkezpena/laiartea/sentipenakaskatuzfestibala

  • Bidalketak egiteko epe-muga ekainak 23.