
Irudian, Javier Castro (erdian), kolaboratzaile batzuekin: ezkerraldetik eskuinaldera, Fernando Garcia de Cortazar, Ricardo San Pedro, Javier Castro Julio Diego eta Iñaki Garcia Uribe. Argazkia: Mikel Isusi.
· JAVIER CASTRO ETNOGRAFOAK BERE AURKIKUNTZAK EZAGUTARAZIKO DITU, UZTAILAREN 21EAN MURGIAN
Zuiako udalerria dugu errotarriak egiteko zonalderik garrantzitsuena, mundu mailan. Javier Castrok, etnografoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, 92 harrobi eta 330 harri aurkitu eta katalogatu ditu batez ere Zuian eta baita Zigoitian eta Orozkon ere (Gorbeiako udalerriak hirurak).
Uztailaren 21ean, Zuiako Udalak gonbidatuta, hitzaldi bat eskainiko du Murgian (gazteleraz).
Hitzaldiaren xehetasunak hurrengo artxiboan aurki ditzakezu: