BAIETZ 42 ORDU EUSKARAZ! ekimena, martxan

Gaur (ekainak 21, asteazkena) hasiko da BAIETZ 42 ORDU EUSKARAZ ekimena Zuian.

 

 

 

Zuiako herritarrek euskaraz bizitzeko gogoa dute, eta ekimen hau da horren  adibide. Ekainaren 21etik 23ra, BAIETZ 42 ORDU EUSKARAZ ekimenean izena ematen duenak, 42 orduz euskaraz funtzionatzeko konpromisoa hartzen du. Konpromisoa, era askotakoa izan daiteke, ordea: euskaraz aukera duen edozein unetan egiteko helburua dute AHOBIZIek, euskaraz egiten dietenean horretarako bidea jartzeko helburua dute BELARRIPRESTek, nahiz eta gero euskaraz hitz egiteko segurtasunik ez izan, eta euskaraz ulertzeko edo egiteko aukerarik ez dutenak BIDELAGUN izango dira: lagundu egingo diete euskaraz bizi nahi dutenei.

Ekimenen informazio guztia, webgunean

http://baietz42.infozuia.eus/