Udal Albisteak

2021erako tasa eta zergen ordenantza onartu du Zuiako Udalak

 

Zerga gehienak izoztu egiten dira · Bakarrik igoko da Zaborren Tasa: %4, beraz etxe bakoitzak 3€ gehiago ordainduko ditu urtean · Ostalaritzak erdia ordainduko du · OHZri % 90eko hobaria emango zaio gehien zigortutako pertsona eta taldeentzat



Murgia, 2020ko urriaren 19a_ Osoko bilkuran onartu du Zuiako Udalak datorren urterako tasa eta zergen ordenantza, progresibotasun eta iraunkortasun irizpideetan oinarrituta. Araudia onartu da gobernu taldearen botoekin (EH Bilduk gehiengoa du 6 ordezkarirekin), eta udalerria bizitzen ari den egoera sozio-ekonomikoa aztertu ondoren.
Onartutako ordenantzak tasa eta zerga gehienak izoztuta mantentzen ditu eta 3 aldaketa erregistratu ditu:

Irakurri

Zer dira indarkeria matxistak?

Indarkeria matxista entzuten dugunean, indarkeria fisikoa, sexuala, edo emakumeen gorputzen kontrako jarrerak datozkigu burura, baina ba al da soilik hori indarkeria matxista? Zergatik gertatzen da? Zeintzuk dira indarkeria kasu bortitzenak edo erailketak eragiten dituzten eguneroko indarkeriak?

Sentsibilizazio eta prebentzio kanpaina honen bidez indarkeria matxista bere osotasunean landu nahi da, hedabideetan estaldura gehien dituzten kasuz haratago joan.

Horretarako, indarkeria matxista eragin, indartu eta mantentzen dituzten mekanismoak ilustrazioen bidez definituko ditugu.

Irakurri

Arabako Bertso Kuadrillartekoaren FINALA, urriaren 10ean

Joan den martxoan bertan behera geratu ondoren, azkenean iritsi da 2020ko Arabako Bertso Kuadrillartekoaren finala. Urriaren 10ean izango da, Palatu kiroldegian, 17:00etan.

Aurretik, goizean, 12:00etan, 14 eta 18 urte arteko gaztetxoen eskolarteko finala ere jokatuko da, kiroldegian bertan.

Irakurri

LUDOTEKA 2020/21

LUDOTEKA 2020/21 IKASTURTEA
Bizi ari garen egoera dela eta, aurten LUDOTEKA ireki baino lehen baloratu behar dugu zenbat ume erabiliko duten, segurtasun-neurriak betetzeko. Beraz, Ludoteka erabili nahi baduzu AURREINSKRIPZIO-FITXA bete eta Zuiako Udaletxera eraman edo helbide honetara bidali azuia.general@ayto.araba.eus

 

Irakurri

RUPER ORDORIKA - KONTZERTUA BERTAN BEHERA

OHAR GARRANTZITSUA

Ruper Ordorikaren taldekide baten osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi behar izan dugu irailaren 19an Murgian ematekoa zuen kontzertua.
Emanaldia aurrerago egingo dugu. Data zehaztu bezain laster jakinaraziko dizuegu. Sarrera hartuta dutenek, sarrera hori gordeta izango dute data berrirako.

Barka eragozpenak, eta izan ondo!

Irakurri

ETXEKO KONPOSTAJEA. Apuntatuko zara?

 

  • Zuiako Udalak formakuntza eta materialak doan eskaintzen dizkizu

Zuiako Udalak lanean jarraitzen du hondakinen kudeaketa-eredu arduratsu eta jasangarria sustatzeko. Jatorri organikoei dagokionez, eredu deszentralizatu baten alde egiten dugu, KONPOSTAJEA sustatuz.

Zuian urteak daramatzagu konpostaje komunitarioan lanean, Murgiako Bigiliano eta San Martin kaleetako proiektuekin. Eta etxeko konpostajean ere bai; orain kanpaina berri bat jarri dugu martxan, etxean konpostatzera animatzeko. Interesa baduzu, ETXEAN KONPOSTATZEKO MATERIALAK doan eska ditzakezu (banakako konpostagailua + aireztagailua + kubo txikia). Eta urriaren 1ean, osteguna, udaletxearen 1. solairuan eskainiko dugun prestakuntzan parte hartu.

Informazio gehiago edota materialak nahi izanez gero , idatzi hurrengo emailera: ingurumena@gorbeialdea.eus

Anima zaitez eta bihurtu zure hondakin organikoak ongarri natural! Zugatik. Zuiagatik.

Irakurri