Ekintzen agenda

GOSPEL Kontzertua

GOSPEL kontzertua "Goiko gela" taldearen eskutik.
Urtarrilak 31, 18:00etan San Migel elizan
Plaza-kopuru mugatua, gonbidapenak HEMEN

 

Irakurri

BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK

BAKARDADEAK GARAITU ZITUENAK (Ikuskizuna)
Istoria, dantzak, bertsoak, musika... 
Mikel Etxebarria eta Shuyana Izaga, dantzariak
Felipe Zelaieta eta Rikardo Gonzalez de Durana, bertsolariak
Ardi Ilun Blues Band

Bertara joateko, gonbidapenak hartu beharra dago. HEMEN
 

Irakurri

OIER AZKARRAGA. "GUREA ERE BADA. ZUIA EUSKALDUNAREN HISTORIA LABURRA", Eugenio Murgia bekaren bidez egindako liburuaren aurkezpena.

2016ko Eugenio Murgia beka jaso, eta Oier Azkarraga Grajalesek argitaratutako liburuaren aurkezpen-ekitaldia. Zuia udalerriko euskararen berreskurapenaren historia sozialaren errepasoa egiten da bertan.

Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:

https://entradium.com/events/oier-azkarraga-gurea-ere-bada-zuia-euskaldunaren-historia-laburra-eugenio-murgia-bekaren-bidez-egindako-liburuaren-aurkezpena

 

Irakurri

AMETS ARZALLUS: "MIÑAN" liburuaren aurkezpena

Amets Arzallusen bisita jasoko dugu, 2019an argitaratutako MIÑAN liburua aurkezteko aitzakiarekin:

 

"Gineako hiriburutik Nzerekorera mila eta hirurehun bat kilometro daude. Ibrahima han ibili zen hiru edo lau urtez, kamioi batean, gidari batek aprendiz onartu zuelako. Aste batean Konakrytik Nzerekorera joaten ziren, eta hurrengo astean Konakryra itzuli. Egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea.

      Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da nobela hau, hark ahoz eta Amets Arzallusek letraz idatzia. Berezia duelako zauria, eta berezia kontatzeko manera. Hitz egitean han balego bezala."

Saioak edukiera mugatua izango du, eta bertara etortzeko gonbidapena hartu beharra dago, ondorengo helbidean:
 

https://entradium.com/events/amets-arzallus-minan-liburuaren-aurkezpena
 

 

Irakurri