Nekazalturismoak

Perrenku

Markinako herrigunetik 700 metrora dago, eta mendi ederrek eta Gorbeia Parke Naturaleko basoek inguruatzen dute. Oreinen pasabidea ere bada inguru hau. Bainugeladun logela bikoitz bat eta bainugela partekatudun hiru logela bikoitz ditu, eta baita egongela-jangela, bezeroek bakarrik erabiltzeko sukaldea, tximinia, lorategia eta barbakoa ere. Ingurune hau ezinhobea da mendi-ibilaldiak egiteko edo BTTa erabiltzeko, edo Gorbeia Inguruak ezagutzeko.

 

Irakurri

Gorbea Bide

XVI. mendeko harrizko baserria, Gorbeiako Parkean dagoena, lorategia eta barbakoa ditu. Lau logela bikoitz bainudun ditu, eta baita hari musikala, telebista eta wifia ere. Era berean: sukaldea, tximiniadun egongela zabala, telebista, jolasak... dena, bezeroek bakarrik erabiltzeko. Naturaz gozatzeko aukera ederra, balio ekologiko handidun pagadien artean paseatuz.

Irakurri